Wednesday, February 26, 2014

DBH 4. mailako ikasleei  IÑAKI ZABALETAk emandako HITZALDIA                                      2014ko otsailaren 25ean 

Urtero bezala, Iñakiren bisitan "110. Street-eko geltokia" eleberriari buruzko zenbait zehaztasun entzuteaz gain, bere euskara eta ingelera apartak entzuteko aukera izan dugu. Jario handiko hizlaria da eta Leitzan, Iruñean, Ingalaterran zein New Yorken ibilia.

 


                                                                                   



Monday, February 10, 2014

IDAZLEEKIN TOPAKETAK: FERNANDO MORILLO


FERNANDO MORILLO 1.MAILAKO IKASLEEKIN

Urtero bezala IDAZLEEKIN TOPAKETAK hasi dira gure institutuan. Aurten Fernando Morillo idazleak  bere biografiari  buruzko hitzaldi interesgarri bat eman digu. Nola piztu zitzaion idazteko grina, zer ikasi du irakurketari esker, bizi esperientzia anitz...Hitzaldia bukatu baino lehen ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten.

AGATE DEUNA 2014 UNAMUNO BHIan

Atsedenaldian  kantatzeko aukera izan genuen gure institutuan, aurten  txistulariaren laguntzaz - Jabier Llorente irakaslea- inoiz baino hobeto abestu genuen.  


Euskal Herriko hainbat txokotan ohitura errotua da. Diotenez, lur azpiko espirituak berpizteko, eta aldi berean, lurra esnatzen hasteko ospatzen da jai hau makilarekin. Bizkaiko,   Gipuzkoako,   Lapurdiko  eta Nafarroako nekazal giro euskaldunetan,ohitura zaharra da Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, etxez  etxe  kantari ibilt zea. Batzuetan, dirua eskatzen da eta beste askotan, barrena asetzeko janaria eta edaria.