# EUSKARA DUGU, EUSKALDUNAK GARA
(Ane Bahillo )
PATIOAN
EUSKARAK
365 EGUN
PARANINFOAN
EUSKAL JAIA 2014
MILA ESKER
APIRILAK 11, goizean euriak beldur pixka bat eman digu. Patioan Herri kirolak, Eskupilota, Volley, Saskibaloi eta Futbol Finalak jolastu behar genituen. Bizikleta eta josteko Taillerrak, Punteria Txokoa, Muralak ...Non egin dezakegu prestatutako guztia?
Baina atertu denean Irratisaioarekin hasi da JAIA, bi ordu eta erdi pasa dugu patioan eta korro handi baten dantza egin ondoren Paraninfora abiatu gara.
Hiru txistulari izan ditugu gaur, Josebak agurra dantzatu du eta Salbatzaile neska taldeak Sardineraz jantzita atera dira, beste talde baten Polkarekin amaitu da dantzasaioa. Aurten irakasleok Karaoke bat prestatu dugu Jabier Llorentek egindako zuzendari lanari esker. Izenik gabeko ikasle talde batek Ruperren " Zaindu maite duzun hori" oparitu digu, euren musika eta Qintanaren ahots ederrarekin gozatu dugu. Gure ikasle asko polibalenteak dira, denetik dakite eta dena egiteko prest daude beti.
Mihiluze hasi denerako sei aurkezle ibili dira taula gainean, euren lana bikain bete dute. Horrela heldu gara Sari Banaketara. Eta orain merezitako oporrak guztiontzat.