ALKIZA ( Euskal Girotze Barnetegia)
Irailaren 29tik Urriaren 2ra
DBH 2. Mailako D taldeko 22 ikasleek
institutuko 2 irakasleekin 4 egun igaro ditugu Alkizako Barnetegian. Egonaldia zoragarria eta ahaztezina izan da denontzat.
Euskara naturaltasunez erabiltzea zen gure asmoa baina hango dinamikari esker taldeko harremanak sendotu ditugu. Lan kooperatiboa izan da ardatza eta euskararekiko jarrera positiboagoa da orain.