María Martínezek, 2 C.ko ikasleak, Euskarazko Narrazio Laburren Lehiaketan Bizkaiko 2.saria jaso zuen. Hemen Iruñako Baluarte Jauregian ekainaren 8an ekitaldiaren argazki sorta.
XXIX MIKOLETA IPUIN LEHIAKETA
Gaur, Maiatzaren 31n, arratsaldeko 6etan Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioren sari-banaketa ekitaldia ospatu da. Aurtengo deialdian 1000 ipuin inguruk parte hartu dute eta Miguel Unamuno BHIko Naia Fernandez ikasleak 3. saria lortu du. ZORIONAK!

EUSKARAZKO NARRAZIO LABURRA 14. EDIZIOAn
Unamunoko MARIA MARTINEZ ikaslea irabazlea gelditu da Bizkaian. Sari banaketa Ekainaren 8an ospatuko da Iruñako Baluarte Jauregian eta han, arratsaldeko 18.00etan, jakinaraziko digute zein postutan dagoen.
ZORIONAK, MARIA!

Martxoaren 10ean, ostirala, gure institutuko 10 ikaslek Deustuko Unibertsitatean parte hartu zuten Coca-Cola XIV. Euskarazko Narrazio Laburren Lehiaketan. Han Bizkaiko ikastetxe, ikastola eta hainbat institutu ikaskidekin egoteko aukera izan genuen eta ipuinik hoberena idazten saiatu ginen.