Tuesday, September 25, 2012


Ikusteko Aurkezpena Interneten,  klikatu azpian!
http://www.fernandomorillo.eu/Liburu_Zonbia_San_Mamesen_Aurkezpena.html
Fernando Morillok bi liburu aurkeztu ditu Bilboko Unamuno institutuan ( Irailaren 20an)
Fernando Morillok (Azpeitia, 1974) bi liburu aurkeztu ditu Bilboko Unamuno institutuan: Abbadiaren sekretua eta Zonbia San Mamesen. Aurkezpen berezia izan da. Izan ere, Miguel de Unamuno BHI institutuko ikasleak bertan izan dira, eta hainbat galdera egin dizkiote azpeitiar idazleari. Morillok adierazi duenez, "urteak eman ditut entzuten gazteek ez dutela irakurtzen. Nire eta Gaumin argitaletxearen asmoa da gaurko irakurleentzako bizipen zirraragarriak prestatzea. Zer esana eta zer sentitua eskaintzeko. Istorioen abentura goxarazteko".

No comments:

Post a Comment